Udal Gizarte Zerbitzuetako jarduera eremuan lan egiten duten hirugarren sektoreko elkarteentzat dira aipatutako guneak. Emate hori egoitza gisa eta baita komuneko tokiak aldi baterako jardueretarako erabiltzeko izango da. Bestalde, noizbehinkako jardueretarako guneen erabileraren ematea ez da deialdi honetan aurreikusten, hori urte osoan zehar eska baitaiteke, eta ematea libre dagoen tokia eta ordutegiaren araberakoa izango da.
Izaera juridiko propiogaz, etekin asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dute aipatutako tokien erabileraren ematea, Getxoko Udalean edo Eusko Jaurlaritzan erregistratuta baldin badaude eta Gizarte Zerbitzuakaz kolaboratzen badituzte.
Eskaerak webgunearen bitartez (https://bit.ly/2Fvc7E3 ) aurkeztea gomendatzen da, eta posible ez izatekoetan, Gizarte Zerbitzuek Algortan (Urgull kalean, z/g) duten egoitzan entregatu ahal izango dira, edo legeak aurreikusitako tokietan ere.
Gobelaurre zentroak 463 metro koadroko azalera du eta egoitzetarako tokiak, aldi baterako jardueretarako eremuak (tailerrak, prestakuntza- ikastaroak…) eta noizbehinkako jardueretarako ere (jardunaldiak, bilerak…) ditu.