Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, udal liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andrés Isasi Musika Eskola ere itxita egongo dira. Romo Kultur Etxean jai eguneko ordutegia izango dute, hau da, 09:00etatik 21:00etara (liburutegiak itxita egongo dira).
Getxo Kirolakeko instalazioak edozein jaiegunetan bezala irekiko dira: gimnasioa 10:00etatik 14:00etara eta gainerako instalazioak aurretiko erreserbak eginda.
Turismo Bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian: Ereagan 09:30etik 14:30 arte eta 16:00etatik 19:00ak arte, eta Bizkaia Zubiko Informazio Gunean 10:00etatik 14:30era arte eta 15:30etik 18:00ak arte.