Daborduko esparru guztietako 40 bat entitatek (dendak, tabernak, enpresak, erakundeak, elkarteak…) izena eman dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra euskararen erabilera sustatzeko izango den hizkuntza-ariketan parte hartzeko. Entitate horiek konpromisoa hartu dute aipatutako egun horietan toki bat
edo batzuk (Ariguneak) egokitzeko bertan euskaraz mintzatu ahal izateko.
Getxoko entitateen izen-emateetan laguntzeko, irailaren 21 eta 22an informazio puntu bi jarriko dituzte Algortako Villamonteko kultur etxean eta Romo Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara zabalik.
- Villamonten 3. gelan.
- RKEn 2. solairuko 211 eta 212 geletan.
Entitate gisa parte hartzeko izen-ematea irailaren 27an amaituko da eta hilaren 24an hasiko da norbanakoentzat.