Gainontzean emandako laguntzen artean, 55 izan dira etxebizitzari lotutako beharretarako (63.331 euro ostaturako, eta etxebizitzari eusteko eta kontserbatzeko), 20 arreta pertsonalizatuaren planak egiteko (13.008 euro) eta gainontzekoak laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko (diruz laguntzen ez dituzten prestakuntza-prozesuen edo lan gaikuntzaren ondoriozko gastuetarako, haurtzaindegietara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jarduerak medio sortutako gastuetarako), eta elikadura, jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osasun-arloko premietarako.
Eskaerak abenduaren 10era arte
Laguntza horiek eskatu ahal izateko, aurretik dagokion Gizarte Langileak egindako beharren hasierako balorazioan oinarritutako nahitaezko aldeko balorazio profesionala behar da. Eskaerak aurkezteko epea datorren abenduaren 10era egongo da zabalik Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, aurretik hitzordua eskatuta.
Prestazioak justifikatzeko, lagundutako kontzeptuen inguruko ordainagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dira. Gehieneko epea 2021eko urtarrilaren 29a izango da.