Paule Loizaga bertsolariak egingo die ondoetorria ekitaldira gerturatuko diren denei, 20:00etan. Aurkezpenaren ondoren, Getxoko Ariguneen kanpainaren bideoa eta izena eman duten entitateen agerraldia ikusi ahal izango dira. Bestalde, Amaia Agirre alkateak, eta Euskaraldiaren sustatzaileek (Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteak) entitateen izen-emateari buruzko balantzea eta norbanakoen izen-emate kanpainari buruzko xehetasunak azalduko dituzte.
Ariguneakaz batera, aurreko edizioan bezala, Ahobizi (lehenengo hitza beti euskaraz), Belarriprest (ulertzen duten denakaz uneoro euskaraz), eta Irribizi (euskara ulertu ez arren, euskararen alde) rolak hartuko dira.
Ekitaldirako sarrera doakoa izango da, gonbidapenaren bidez. Horiek Algortako Kultur Etxean eta Romo Kultur Etxean har daitezke.