Behin hesia amaituta, Satistegi kaleko 7-9 zenbakiko begiratokian hasiko dira lanak. Segurtasun eta Osasun Planean jasotako babes-neurriak hartu ondoren, begiratoki hori eraitsiko da. Lanek dirauten bitartean, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea moztuko dute Ereagako kaian. Mozketa hori behar bezala iragarriko zaie Portu Zaharreko oinezkoei zein bizilagunei.
Proiektua, horma mikropilotatuaren sistema bidez garatuko da, Satistegiko bidean, eta ainguraketa berrien bidez Chopos parkean, kale horretako bidea oinarritzen den mendi-hegalaren segurtasuna eta egonkortasuna hobetzeko; eta, horrekin batera, gainerako egiturena ere, Chopos parkea esaterako. 12.000 metro koadroko azalera du eremu horrek eta Ereagako kairaino jaisten da.
Proiektuak, halaber, eremu hori berriro urbanizatzea aurreikusten du, bide publikoa zolatzea eta azpiegitura-sareak (saneamendua, hornidura eta argiteria) berrantolatzea barne.
Obrek irauten duten bitartean, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko bitartekoak jarriko dira. Gainera, begiratokiraino pasabide bat jarriko da oinezkoentzat, 7 eta 9 zenbakietako atarietara sarbidea errazteko, eta larrialdietako ibilgailuentzat.