Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak gogoratu duenez, jardunaldi horien helburua da hezkuntza-jardueragaz lotutako ondarea balioestea eta ikusaraztea, "ezkutuan eta desagertzeko arriskuan baitago, neurri handi batean". Baita Ondarean heztea ere, ondare-elementu bakoitzaren atzean dauden balioak publikoari transmitituz: "Ezagutu baloratzeko; baloratu kontserbatzeko".
Bizkaiko Zubira bisita gidatuak
Urriaren 10ean (zapatua) eta 16an eta 30ean (barikuak), bisita gidatuak izango dira doan (gaztelaniaz) Bizkaia Zubira. “Bizkaiko Zubiaren ohiz kanpoko balio unibertsala: bere alderdi ezkutuena” lelopean, goizez zein arratsaldez egingo dira. Erreserbak egin ahal izango dira 94 480 10 12 telefonoan edo promocion@puente-colgante.com posta elektronikoan.
Ibilbide toponimikoak
Urriaren 1, 13 eta 15ean doako bisitaldi gidatuak eskainiko dira Getxon zehar (euskaraz), 18:30ean hasita. Argibideak izena ematean emango dira, 688 63 53 50 telefonoan edo getxo.toponimia@gmail.com posta elektronikoan.
Ziklo musikala
Urriaren 21etik 2021eko urtarrilaren 5 arte, Muxikebarrin “Musika Eskola irekia: Beethovenen 250. urteurrena” izeneko zikloa egingo da, Andrés Isasi Musika Eskolak antolatuta. Kontzertuak, hitzaldiak, eta ikus-entzunezkoak egongo dira, euskaraz eta gazteleraz, eta sarreren prezioa 3 eta 7 euro artekoa da. 40 euroko abonua ere eros daiteke. Informazio gehiago eta sarrerak erosteko, hemen.
Film laburren lehiaketa
Urriaren 23tik 25era GetxoExpress film laburren lehiaketa egingo dute. Oraingo honetan, ondarearen balorazioagaz, sentsibilizazioagaz eta zabalkundeagaz lotuta egongo da. Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: www.getxoexpress.com eta info@getxoexpress.com helbideetan.
Ibilbide gidatua familientzat
Hilaren 24an, zapatuan, 11:00etatik 13:30ak arte, familientzat ibilbide gidatua, gazteleraz, antolatu dute, Bolue hezegunetik. Ingurumen Aretoak antolatuta, erreserbak 688 88 35 96 telefono zenbakian egin daitezke edo info@ingurumenaretoagetxo.eus posta elektronikoan.
Bisitaldi gidatua gazteentzat
Hilaren 31n, zapatuan, 11:00etatik 12:30era arte, El Pobal burdinolara bisitaldi gidatua egingo da, Getxon bizi diren 11 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta. Getxoko “Gauegun” Gaztelekuak antolatuta, euskaraz egingo da. Erreserbak 94 466 03 56 telefono zenbakian egin daitezke edo gauegungaztelekua@getxo.eus posta elektronikoan.