Udalerriko askotariko entitateek Arigune bat edo gehiago (euskaraz mintzatzea errazteko) sortzeko konpromisoa hartu dute; horien artean, 64 enpresa, 30 elkarte, 9 euskaltegi eta hezkuntza-zentro, 8 erakunde publiko, bi alderdi politiko eta HIRUKA eskualdeko herri-komunikabidea.
Getxo askotariko ariguneez josi egingo da aurtengo @euskaraldia|n.
— Iker Rincon (@irincon_) September 29, 2020
15 egunez, euskaraz jarduteko guneak izateko konpromisoa hartuko dituzte udalerriko hamaika entitatek.
Izan gaitezen #getxoprest!@getxoztarrak @HirukaEus pic.twitter.com/mWX8lUMq4b
Entitate horiei denei eskerrak eman zizkien atzo Amaia Agirre Getxoko alkateak, "erakutsitako konpromisoagatik eta orain norbanakoen txanda da, denon txanda, da, euskaraz hitz egiteko ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldian parte hartzeko AhoBizi (lehenengo hitza beti euskaraz), Belarriprest (ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz), edo Irribizi (euskara ulertu ez arren, euskararen alde) gisa". Bestalde, Egizu eta Bizarra Lepoan elkarte sustatzaileek ekimenari eta izen-emateari buruzko xehetasunak azaldu zituzten. Izan ere, orain norbanakoak izena emateko txanda da; hala, horretara animatzen duen eta 23 herritarren partaidetza duen bideoa proiektatu zen.
Denera, 114 entitatek eman dute izena Getxon #Arigune gisa.
— Iker Rincon (@irincon_) September 29, 2020
Orain, norbanakoen txanda izango da, azaroaren 20ra arte @euskaraldia|n izena emateko epea egongo baita zabalik.
Gehiago, gehigorekin, gehiagotan! @getxoztarrak pic.twitter.com/np51zGFdRm
Izena emateko epa datorren azaroaren 20an amaituko da eta egun horretatik abenduaren 4a arte ospatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa.