2020/10/04 10:00-14:00

Irteerak eta txangoak

Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua + Haritz eta bere lagunak

Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua + Haritz eta bere lagunak
Ingurumen Aretoa, Getxo

6 urtetik gorakoentzat.

Beharrezkoa da izena ematea eta baieztapena jasotzea: 688 883 596.

Ginkana 2.0 autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du.

"Haritz eta bere lagunak" gure inguruko zuhaitz espezie desberdinak identifikatzen ikasteko 6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera da. Jarduera honen hasieran, bideo labur batean, Haritz zuhaitz zaharrak basoei buruz hitz egingo du eta bere lagunak ezagutzera animatuko ditu parte hartzaileak. Ondoren, zuhaitzen hostoei eta beste ezaugarri batzuei buruzko pistak emango dira eta parte hartzaileek Ingurumen Areto Inguruan dagoen Arboretumean espezie hauek aurkitu beharko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun