Igeri egiteko erreserbak egunean ordubetekoak izango dira, eta jada egin daitezke Getxo Kirolaken webgunearen bitartez. Igerilekua erabiltzeko eskaeran, 25 metrokoa eta askak bereizi dira; beraz, interesatuek zein erabili nahi duten zehaztu beharko dute. Gainera, gogoratu behar da, edukieraren muga kontuan hartuta, erreserba horiek soilik Getxo Kirolakeko abonatuek egin ahal izango dituztela.
Fadurako barruko igerilekuak ere abonatuek erabili ahal izango dituzte aste-akabu honetatik aurrera, erreserbatzeko sistema berberarekin. Asteko gainerako egunetan zehar 50 metroko igerilekua erabili ahal izango da.
Fadurako zein Gobelako igerilekuak irekita egongo dira 7:30etik 21:30era bitartean.