Hain zuzen ere, Mixel Etxekopar kantari, bertsolari eta txirulari zuberotarra, Miren eta Roberto Etxebarria musikariak (Erreskan taldeagaz batera), eta Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak egongo dira oholtzaren gainean bertsolariei laguntzen.
Gonbidapena lortzeko hitzarendantza@gmail.com helbidera idatzi beharra dago, izen-abizenak eta gonbidapen-kopurua adieraziz.