Gabonetako apaingarriak ipintzeko aurretiko lanak hasiko dira gaur Getxon

Iker Rincon Moreno 2020ko urr. 6a, 14:28

Gabonetako argien egitura osatzen duten lehenengo zutabe metalikoak ipiniko dira Areetako Eduardo Coste, Nagusia eta Las Mercedes kaleetan; baita Algortako etorbidean eta Amezti kalean. Horrez gainera, kableak eta linea-elektrikoak jarriko dira kale horietan, baita udalerriko beste toki batzuetan ere. Zenbait kasutan, lanok eragina izango dute trafikoan.

Lanen iraupena bi astekoa izango da, gutxi gorabehera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun