2020/10/21 18:00

Berbaldiak eta mahainguruak

"Kontakizunak Lepetik: bizikidetzaren aldeko sasoiko langileak" mintegia

"Kontakizunak Lepetik: bizikidetzaren aldeko sasoiko langileak" mintegia
Zoom bidez, Getxo

Lehenengo mintegia urriaren 21ean izango da eta gaia "Kontakizunak Lepetik: bizikidetzaren aldeko sasoiko langileak" izango da, Seydou Diop, #Regularización Ya mugimenduko kidearen eskutik; bigarrena, azaroaren 19an, "Kulturarteko hezkuntza. Estereotipoetan ez erortzeko gakoak" izenekoa, Amelia Barquín, Mondragon Unibertsitateko kulturarteko hezkuntzako irakasleagaz, eta azkena, abenduaren 16an, "Narratiba berriak: komikia eta umorea estereotipoak kontzientziatzeko desmuntatzeko tresna gisa" titulupean, Quan Zhou ilustratzaile eta arrazakeriaren aurkako aktibistaren eskutik.  

Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiak online bidezko beste hiru mintegi antolatu ditu urtearen azken hiruhilekorako, arrazismoaren inguruan hausnartzeko, xenofobia eta diskriminazioa prebenitzeko eta bizikidetza eta aniztasun kulturala hobetzeko.

Mintegiak 18:00etan hasiko dira, Amekadi Euskadiko bitartekaritza elkartearen Zoom kanalaren bidez. Izena emateko eta informazio gehiagorako antirumores@getxo.eus helbide elektronikoaren edo 662 425 662 telefono zenbakiaren bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun