Karraskan Euskadiko kultura-berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko elkarte profesionala da. Kultura- eta sorkuntza-eragileei zuzendutako hitzordu hori eta sektoreko ezagutza kudeatzeaz, sistematizatzeaz eta belaunaldien arteko lankidetza balioesteaz arduratuko da, baita genero-kontuetan ere. Hala, hitzorduan, gazteei garapenerako tapoirik jartzen ez dieten eta harreman- eta garapen-esparru berriak eta abar eskaintzen dituzten antolaketa-eredu berriak lantzeko aurkezten diren aldaketa-aukerei buruz hausnartuko da.
Egitaraua
“Sustraiak eta kimuak” ekimenak online formatua izango du, baina egoitza nagusia Romo Kultur Etxean izango du. Handik, telebista-platoaren antzera, bi saio egingo dira hilaren 15ean eta 16an, 16:30etik aurrera. Zuzeneko bideokonferentziek eta elkarrizketek osatuko dute programa, baita esperientzien lekukotzak dituzten ikus-entzunezko piezek ere. Saio hori osatzeko, parte-hartzaileek txataren eta sare sozialen bidez egiten dituzten ekarpenak bilduko dira.
Javier Martínezek, erakundeetako ezagutzaren kudeaketan aditua, zabalduko du jardunaldia hilaren 15ean; eta Eva Salaberria, Javier Anós eta Jorge Fernández León kudeatzaileek elkarregaz hausnartuko dute hilaren 16rako aurreikusitako elkarrizketan. Parte-hartze horiez eta bi jardunaldietan emango diren esperientziez gain, hilaren 16an, 18:30etik 19:30era, networking espazio bat egingo da kultura- eta sorkuntza-eragileentzat.
Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da (baita networking saiorako ere). Programa osoa eta izen-ematea: https://bit.ly/3iuafcc