Lehenengo hitzordua urriaren 13an izango da, Portu Zaharreko Etxetxun, Kostaldeko Getxo ibilbidea egiteko; hurrengoa urriaren 15ean, Andra Mariko kiroldegian, Betiko Getxo ibilbidea egiteko; eta azkena, urriaren 27an, Fadura Kiroldegian, Hezeguneak (Getxo Berria) ezagutzera joateko. Hirurak 18:30ean hasiko dira.
Ibilbideetan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da getxo.toponimia@gmail.com helbidean edo 688 635 350 telefono zenbakian.