Artista andaluziarraren erakusketak, Sevillako Diputazioaren Kultura eta Herritartasun Sailaren laguntza duenak, egilearen haurtzaro eta gaztaroko komiki pertsonaia klasikoen ilustrazioak bildu ditu, esaterako Batman, Superman, Prince Valiant, Capitán Trueno. Halaber, Adéle Blanc Sec, Tank Girl, Popeye, Lucky Luke eta Tintín ere irudikatu ditu Ágredak, Espainiako komikiaren beste pertsonaia minak ahaztu gabe, hala nola Anacleto eta Gilda ahizpak. Marrazkien ondoan José María Conget idazle ezagunaren testuak kokatu dira, pertsonaien fitxa biografiko gisa.
José Luis Ágreda (Sevilla, 1971), El Jueves aldizkariko egungo egile interesgarrienetariko bat da eta horretan 1998. urtetik aurrera aritzen da kolaboratzaile tinko gisa. Horrez gainera, Ágredak ilustrazio eta komiki lanak egiten du aldizka eta istorio-laburreko formatuan argitaratzen ditu fanzinetan. Cosecha Rosaren egilea da, Bartzelonako Komiki Azokaren Lanik Onenari emandako saria irabazi zuen 2001. urtean. Fermín Solís eta Juan Berriogaz batera Usted está aquí fanzinea sortu zuen eta horretan azken belaunaldiko artistek beren lanak erakutsi dituzte, esaterako Clara Tanit, Sandra Uve eta Miguel Núñezek.
Komiki Jardunaldiak
Osasun-neurriek direla eta, aurten ez da Komiki Azokarik egongo; bai ordea Komiki Jardunaldiak. Horiek urriaren 30 eta 31n hartuko ditu Romo Kultur Etxeak. Formatu txikiko ekitaldiak bilduko dituen ekimen horren bitartez, bederatzigarren artearen mundua ezagutu ahal izango du publikoak. Hitzaldia, mahai-inguruak, topaketak artistakaz eta komiki-aurkezpena egingo dira bertan. Gonbidatutako artisten artean, honako hauek aipatu behar dira: Albert Monteys, Cels Piñol, Aroha Travé, Rosa Codina, Irene Márquez, Patricia Millán, Higi Vandis, Elizabeth Casillas, Kike Infame, Nacho Vigalondo, Iñaki Zubizarreta eta Borja Crespo. Jardunaldien ekitaldi guztietarako sarrera doakoa da eta edukiak mugatuta egongo dira.