2020/10/17 11:00-14:00

Umeentzako jarduerak

Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua + Naturaren detektibeak + Esploratzaile txikiak

Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua + Naturaren detektibeak + Esploratzaile txikiak
Ingurumen Aretoa, Getxo

3 urtetik gorakoentzat

Izena ematea beharrezkoa da eta baieztapena jaso: 688883596

Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du.

Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera) ekintzetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen ea esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Aretoko inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun