2020/10/18 19:00

Antzerkia

Arte eszenikoen jardunaldiak: "Enigma Pessoa" Producciones Come y Calla

Arte eszenikoen jardunaldiak: "Enigma Pessoa" Producciones Come y Calla
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Sarrera, 12 euroan.

Enigma Pessoak modu poetikoan zeharkatzen ditu bizitza errealeko hainbat pasarte eta Fernando Pessoa poeta portugaldarraren irudimena.

Literatura eta plastika materialen hautaketa batetik abiatuta sortutako pieza bat. Poetaren poemak, testuak eta gutunak, baita bere garaiko abangoardia artistikoen irudiak ere, eta bere bizitzako hainbat pasarte, eszena eta egoera erreal eta alegiazkoak, gaztelaniaz, portugesez eta ingelesez interpretatuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun