Zinema anitz eta merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak eskaintzen dituen jaialdi horren gaiak giza eskubide, genero berdintasuna, kulturartekotasuna eta garapen jasangarria dira. Helburuen artean daude ikus-entzule kritiko eta gogoeta zale sustatzea, eta errealitatea eta harreman zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzera lagunduko dutenak.
Aurten Jaialdiak 46 herrialdetatik heldutako 84 pelikula eskainiko ditu egoitza nagusian (Bilboko Azkuna Zentroan) eta EAEko hainbat udalerritan. Urriaren 26tik 30era saritutako pelikulak www.filmsozialakstreaming.org helbidean ikusi ahal izango dira.
Proiekzioak Getxon
Romo Kultur Etxean Mateoren ama (Euskal Herria) film laburra eta, La historia de todas nosotras (Euskal Herria), Cho Ukayib´al (Guatemala) eta Aux Impossibles Imminents (Togo) dokumentalak proiektatuko dira. Saio horretan hurrengoek parte hartuko dute: Lolita Chavez, emakumeen giza eskubideen aktibista eta erbesteratutako lider guatemaldarrak; Itxaso Díaz getxoztarra, La historia de todas nosotras dokumentalaren zuzendariak, eta Carlos Vazquez, jaialdiaren zuzendariak.
Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Jende kopuru gutxiago sartu ahal izango da, egun indarrean dauden osasun neurriak direla eta.
Bestalde, hurrengo egunetan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzioen bilduma bat eta tailerrak izango dira. Ekimena DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako 1000 bat ikaslerengana helduko da.