Gozatzeko plan eta bizipenen eskaintza zabala dago Getxon

Babestutako edukia 2020ko urr. 20a, 08:09

Aurten, osasun-krisia dela eta, halakoak sustatzen eta antolatzen dituzten enpresek berebiziko ahalegina egin dute, eta eskaintza atsegin eta segurua bermatzeko beharrezko neurriak hartu dituzte. “Getxoz gozatzeko planak” programa udal-ekimena da, baliabide ezagunenen ordezko plan espezializatuak eskainiz herria erakargarriago bihurtzen duena, bisitari eta txangozaleei Getxora berriz etortzeko gogoa pizteko asmoz. Urtero legez, eskaintza 4 ataletan banatuta dago: “Kostaldea”, “Aktiboa eta Ongizatea”, “Monumentuak eta Kultura” eta “Enogastronomikoa”.

 

Getxo monumentala eta kulturala

Labarren artean eta Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren ertzean dago Getxo. Industriako burgesiaren aspaldiko bizilekua den heinean, monumentu-ondare oparoa du, baita itsasoan erroak dituen iragan luzea ere. Planen eta bizipenen artean, hainbat aukera aurkituko dituzu Getxoko alderik onenak erakutsiko dizkizuten bisita gidatuak egiteko:

  • Gidatutako audio-bisitak taxiz eta ontziz, Abrako Badian eta Itsasadarrean; gidatutako bisita tematikoak; antzeztuak, geologikoak, bizikletazkoak eta norberaren neurrira egindakoak.
  • Interpretazio-panelen bidez egindako bisitak: kostaldeko lerroan zehar "Etxe handien pasalekua" (2.300 m) eta "Portu Zaharra" ibilbideetan, audio-sistema barne.
  • Bisita birtual eta interaktiboak: errealitate birtuala eta 360º-ko bisita "Getxo VR" eta ginkana interaktiboa "Magic Fly".
  • “Deapie” kultur ibilbideak, batez ere Getxoko arkitekturari eta paisaiari arreta eskaintzen dietenak. Udalerria ezagutzeko modu berria, harekin harreman berezia izan duten 14 pertsonaren historiaren bitartez.      

Ondarearen Europako Jardunaldiek 20. edizioa beteko dute aurten Bizkaian, Kontaiguzu Ondarea!, Ondarea eta Hezkuntza goiburupean. Getxon bisita gidatu, kontzertu, hitzaldi eta ikus-entzunezko proiekzioek osatutako egitaraua izango da jardunaldien barruan. Hauek dira helburu nagusiak: balioa eta ikusgaitasuna ematea irakaskuntzarekin zerikusia duen eta neurri handi batean ezkutatuta eta desagertzeko arriskuan dagoen ondareari, eta Ondarearen gaineko hezkuntza eskaintzea, ondare-elementu bakoitzaren baloreak publikoari transmitituz: “baloratzeko, ezagutu; kontserbatzeko, baloratu”. 

Getxo Enogastronomikoa 

Bizkaiko erdigune gastronomikoetako bat da Getxo. Kalitate handiko produktuak dituzten jatetxeei, pintxoen eta gourmet-denden ibilbideei, gozodenda eta izozki-dendei, gehitu egin behar zaizkie artisautzazko euskal garagardoen eta bermuten dastatzeak, familientzako sukaldaritza-tailerrak, sukaldaritzako master-eskolak eta urdaiazpikoa ebakitzeko (eta dastatzeko) teknikak.

Karta hainbat hizkuntzatan esango dizuten askotariko jatetxeak, tabernak eta gozodenda bat aurkituko dituzu, Chef´s Voice teknologiari esker. Entzumen-asistentziako funtzioa da, jende guztiari karta ulertzea errazten diona, eta batez ere ikusmenaren desgaitasuna edo desgaitasun kognitiboa edo organikoa dutenei. Getxoko hainbat jatetxek eta ostalaritza-establezimenduk dute teknologia hori, mahaikideei aukera ematen diena karta edo menua beren gailuetan entzuteko. 

Getxon badaude Euskadi Gastronomika klubeko kide diren hainbat establezimendu. Sare horretako jatetxe, taberna, denda eta bestelako gastronomia-establezimenduek hainbat irizpide betetzen dituzte exijentziari, konpromisoari, produktuen bikaintasunari eta gure sukaldarien lan txukunari dagokienez. 

Gainera, gutxienez 2 gau emanez gero bertan, hainbat aktibitate egiteko aukera oparituko dizugu. Lor ezazu Getxok oparitzen dizu gure sustapenaren gaineko informazioa. Hemen aurkituko duzu Getxoko hotelen eskaintza osoa, eta bakoitzaren ezaugarriak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun