Marihuana-plantazio bat desegin du Getxoko Udaltzaingoak

Desegindako marihuana plantazioa. © GETXOKO UDALA

Algortako erdigunean lekututako lonja batean marihuana plantazio "garrantzitsu" bat desegin du Getxoko Udaltzaingoak. Iturriek azaldu dutenez, eguaztenean, hilaren 14an, 20:30ak aldera izandako jarduketaren ondorioz, substantzia estupefazientearen 9 eta 10 kg artean konfiskatu zituzten, lehortze-fasean, eta aipatutako landaketaren arduradun bi identifikatu zituzten. Udaltzaingoa pertsona horiek ikertzen ari da, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita.

Iturrien arabera, marihuana sail horrek zona bitan banatuta zegoen eta aldi bereko laboreak mantentzeko beharrezko baliabideak zituen, hala nola bero-lanparak eta ureztatze- , tenperatura, aireztapen eta airea ateratzeko sistemak.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun