Koronabirusa Uribe Kostan

Getxolandia Gabonetako haur parkea, eta Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Magoen desfileak, bertan behera

Erredakzioa 2020ko urr. 21a, 14:30

Getxoko Udala lanean ari da proposamen alternatibo bat egiteko, pertsonaia horiek herritarrengana hurbiltze aldera.

Kalejira eta desfileak egitea eragozten duen COVID-19ren prebentzioari buruzko egungo legeriaren ondorioz, aurten ezin izango da Getxolandia Gabonetako haur parkea antolatu, ezta Olentzero eta Mari Domingiren, eta Errege Magoen Kabalgataren desfile tradizionalak ere.

Une honetan, Getxo Udala lanean ari da proposamen alternatibo bat egiteko, batetik, ikazkinaren inguruko jarduerak urtez urte antolatzen dituzten batzordeakaz, Getxoko haurrek Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera izan dezaten. Bestetik, Errege Magoen harrera batzuk antolatzeko ere lan egiten ari da. Horietarako izena eman beharko dute herritarrek, aurretiko hitzordua eskatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun