Zinegoak Gaylesbotrans Nazioarteko festibala Getxora helduko da

Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 09:01

Zinegoak-en hedapena martxoko konfinamenduagatik Getxon bertan behera utzi ondoren, hilabete honetan, urrian, aurreikusitako jarduerak egingo dira. Hartara, Hegoak elkarteak antolatutako Zinegoak, Gaylesbotrans Nazioarteko Festibala Getxora etorriko da hamaseigarrenez, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzagaz. Berriro ere haur eta nerabeentzako edukiak sartuko dira eskainiko diren lanetan.

Hartara, aurten ere Algorta eta Itzubaltzeta/Romoko Gaztelekuetan hainbat emanaldi egingo dira, eta baita ipuin kontalaria Ludotekan ere. Halaber, Romo Kultur Etxean emanaldi irekia eskainiko da publiko guztiarentzat. Egungo osasun arauak bete ahal izateko, proiekzioen aretoetara sartzeko unean tenperatura hartuko da eta gela erabiliko da. Barruan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziei eustea.

Gazteleku GureGune (Romo)

Urriaren 25ean, domekan, 18:00etatik 19:00etara, GauEgun gaztelekuan film berdinak emango dira, 11 eta 17 urte bitartekoentzat.

Kukupraka ludoteka

Urriaren 27an, martitzenean, 18:00etatik 19:00etara Ipuin kontalariren saio bat izango da, 7 eta 9 urte bitarteko ludotekako bazkideentzat.

Romo Kultur Etxea-RKE

Eguenean, urriaren 29an, 19:00etatik 20:30era, honako filmak emango dira: XY (Islandia, 15’), Cocodrilo (Espainia, 4’), AD LIB (EAE, 7’), Jess (Costa Rica, Espainia eta Txekiar Errepublika, 10’), Rani (Paquistán, 14’) eta La Mariachi (Mexiko, 8’). Publiko guztientzat.

Gazteleku GauEgun (Algorta)

Urriaren 30ean, marikuan, 18:00etatik 19:00etara, hurrengo filmak proiektatuko dira: Mi Pequeño Gran Samuraí (EAE, 21’), XY (Islandia, 15’), Cocodrilo (Espainia, 4’), Dejarse crecer el cuerpo (Mexiko 4’)” eta AD LIB (Euskadi, 7’).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun