Sikter Brass eta Trio Camelot taldeen kontzertua Areetako Musika Eskolan

Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 10:25
Trio Camelot hirukotea. © GETXOKO UDALA

Musikeneko Arte Irakaskuntzak eta Musika Interpretazioa masterreko ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, barikuan, 19:00etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Kontzertua Musikeneren eta Andres Isasi Musika Eskolaren arteko lankidetzaren emaitza da. Sarrera gonbidapenaren bidez izango da, ikastetxean bertan jaso beharko dena. Sikter Brass haizezko boskotea eta Trio Camelot taldeak izango dira kontzertuaren protagonistak.

Talde horiek masterreko programaren barruan praktika kolektiboko laborategi gisa sortutakoak dira eta berariaz eratuak kontzertu honetarako. 2019-2020 ikasturtean egindako lana erakutsiko dute.

Sikter Brass

Masterrean sortutako metal boskote hau estatu espainiarreko hainbat tokitako gaztek osatuta dago (Valentzia, Madril eta Tenerife), zeintzuek gradu-ikasketak amaitu ondoren, beren prestakuntzan jarraitzea erabaki duten, interpretazioaren munduan bikaintasun maila bilatuz. Pablo Martinez Peiro (tronpeta), Rodrigo Garcia Heras (tronpeta), Pau Climent Mahiques (tronboia), Francisco Javier Perez (tronpa) eta Ismael Marinez Linares (tuba) dira taldekideak.

Emanaldian Viktor Ewald, Alexander Arutiunian eta Enrique Cresporen lanak interpretatuko dituzte.

Trio Camelot

Trio Camelot hirukotea Jari Piper estatubatuarrak (biolontxeloa), Susana Valencia kolonbiarrak (biolina) eta Garazi Goñi euskaldunak (pianoa) sortutako taldea da. Bat egin dute bokazioz eta gogo biziz garatzeko konfiantzan eta etengabe ideia musikalen ekarpenean oinarritutako talde-dinamika. Bere helburu nagusia da, nahiko luketen Urrezko Aroa ez izan arren, interpretazio eta lankidetza artistikoaren bidez gogora ekarri nahi duen garai batean musika egitea. Hirurek graduondoko eta masterreko ikasketak egiten dituzte Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

Emanaldi honetan biolin, biolontxelo eta pianorako hirukotea, Op. 70 1. zk. Ghost, Beethovenena, interpretatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun