Aurreikusten da lanek hiru asteko iraupena izango dutela.
Bihar, barikuan, Areetako Maximo Aguirre kaleko espaloiaren zoladura mantentzeko lanak hasiko dituzte, 4-6 zenbakien aurrean. Izan ere, Udalak azaldu duenez, espaloiaren egoera dela eta, ur-putzu handiak sortzen dira bertan. Lanen ondorioz, oinezkoen ibilbidea desbideratu eta aparkalekua kenduko da. Lanek ez dute eraginik izango ibilgailuen trafikoan.
Aurreikusten da lanek hiru asteko iraupena izango dutela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!