Bertan behera gelditu da John Primer & The Real Deal Blues Banden kontzertua Getxon

Erredakzioa 2020ko urr. 23a, 09:54

John Primer. © ERIC KRIESANT

Azaroaren 22rako Muxikebarrin programatuta zegoen John Primer & The Real Deal Blues Banden blues kontzertua bertan behera geratu da antolakuntzarenak ez diren arrazoiak direla eta, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez. Ikuskizunerako sarrerak txartelaz erosi dituztenei laster itzuliko zaie dirua ezer ere egin gabe.

Artistaren kontratazio bulegoak horren berri eman zuen atzo, eta Getxoko saioaz gain, Espainiako birako gainerako kontzertuak ere bertan behera geratu dira, azken egunetako osasun-egoeraren gaizkiagotzea dela eta. Halaber, bulegotik jakinarazi dutenez, momentuz ezin da bira berri bat programatzeko datak zehaztu.

Ikuskizunerako sarrerak txartelaz erosi dituztenei laster itzuliko zaie dirua ezer ere egin gabe. Eskudiruz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira urriaren 26tik aurrera dirua eskatzeko. Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik barikura honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 17:30-19:30.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun