Domekan, urriaren 25, proiektatu zituzten GetxoExpress 2020ko film laburrak Areetako Andres Isasi musika eskolan; ondoren sariak banatu zituzten. Parte hartzaileek joan den barikuan, hilaren 23an, jaso zuten gaia, eta une horretatik aurrera 43 ordu izan dituzte film laburra egiteko.
Iratxe Fresneda, Ramón Barea, Gorka Aguirre eta Sonia Pacios izan dira aurtengo epaimahaikideak eta horiek irabazleak aukeratu zituzten film laburren proiekzioaren ondoren. Aurten, gaur egungo egoera dela eta, parte-hartzaileak bakarrik bertaratu ziren emanaldira. Hala ere, ekitaldi osoa zuzenean eman zen lehiaketaren webgunean. Horrela, ikusleek euren etxeetatik film laburrak ikusi ahal izan zituzten eta gustukoenaren alde bozkatu, Ikusleen Saria irabaziko zuen film laburra aukeratzeko.
Irabazleak
- Lehenengo saria (1000 euro) – Lamiak, Engorile
- Bigarren saria (800 euro) - Viento, Habitación
- Ikusleen saria (300 euro) - No viene a cuento, Herriwatch
- Getxoztar batek egindako film labur onenari saria - No viene a cuento, Herriwatch
- Euskarazko film labur onenari saria – Egia bazen, Maritalavista
- Bizkaia Zubia Saria, Emakume batek zuzendutako film labur onenari – El brebaje, Yaima