Ohi denez, artista ospetsuek bisitatuko dute Getxo eta ekitaldietan parte hartuko dute. Horrela, bada, jardunaldiak Borja Crespo komikigile, zuzendari eta dibulgatzailearen eskutik abiatuko dira, beldurrezko komikien inguruko “Cómic eta Halloween” izeneko solasaldian. Aroha Travé artista gazteak, Carne de cañón komikiaren egileak (Espainiako Komiki Kritikari eta Dibulgatzaileen Elkarteak Egile Berri Onenari emandako saria), underground komiki berriaren inguruko solasaldia emango du beste bi artistakaz batera: Rosa Codina, Rompepistas lanaren egilea, eta Irene Márquez El Jueves aldizkariaren kolaboratzailea “Te has pasado” umore beltzaren sailean. Eguneko programazioa Cels Piñols egile ospetsua eta umore komikiaren erakusle den Albert Monteys partaide izango dituen mahai-inguruan.
Zapatuko egitaraua Higinia Garay eta Elizabeth Casillas egileen eskutik hasiko da. Emakume guztiok bere eleberri grafikoa aurkeztuko dute, El Salvadorreko abortuaren kontrako legedi bortitzaren ondorioak jasan izan dituzten lau emakumeren bizipenetan oinarrituta. Jarraian, Ana Galvañ eta Sole Otero komikigileak izango dira protagonista “Cómic de otros mundos” beste herrietako komikiei buruzko topaketan.
Arratsaldean, Mikel Begoña gidoilari bilbotarrak euskarazko komikiaren inguruko hitzaldia emango du. Horren ostean, Subnormal. Una historia de acoso escolar komikia aurkeztuko da, Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiaren esperientzian oinarritutako lana, eta zinera eramango dutena, hain zuzen ere. Bestalde, Albert Monteysek eta El Hematocrítikok haurtzaro eta gaztaroko komiki klasikoei buruz hitz egingo dute eta, jardunaldiak ixteko, topaketa bat izango da José Luis Ágreda Sevillako egileagaz.
Erakusketa
Azken egile horrek Komiki heroiak erakusketa ekarri du Romo Kultur Etxera. Azaroaren 1era arte, ikusgai dago bertan eta horretan egile andaluziarrak bere haurtzaro eta gaztaroko komiki pertsonaia klasikoen ilustrazioak bildu ditu.
Egitaraua
|
|