Domu Santu Eguna dela eta, hilerriko ordutegia luzatu eta sarrera kontrolatuko dute

Erredakzioa 2020ko urr. 26a, 11:07

Domekan, azaroaren 1ean, Domu Santu Eguna dela eta, eta gaur egungo osasun-krisia kontutan hartuta, Getxoko udal-hilerriak bisita-ordutegia zabalduko du; era berean, Udaltzaingoak sarbidea kontrolatuko du. Hala, gaurtik, astelehenetik, domekara bitartean, ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da, etenik gabe. Bisiten iraupena 30 minututik gorakoa ez izatea gomendatzen da.

Baimendutako gehieneko edukiera kontrolatuko da eta, gainerako eremu publikoetan bezala, bertaratzen diren pertsonek maskara eraman beharko dute uneoro, baita segurtasun-distantzia mantendu ere. Sarbideetan gel-banagailuak eta hondakinen gaikako bilketarako kuboak (irekiak, estalkirik gabeak) egongo dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean garbiketa-zerbitzuak zaindutako komun publikoak jarriko dira eta, segurtasun-arrazoiak direla medio, ezingo da erabili sarrerako ur-iturria. Hilerriko ohiko elizkizuna bertan behera geratu da aurten.

Udaltzaingoak hilerrirako bi sarbide ezarriko ditu (behar bezala seinaleztatuta egongo dira), aparkatzeko lekuak jarriko ditu eta kanpoko zirkulazioa kontrolatuko du. Beharrezkoa izanez gero, norabide bakarreko zirkuitu bat ezarriko da Bosgarrena kalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun