Gogoratu duenez, herritar guztiek ezagutzen dituzten neurriak honako hauek dira:
- Maskara nahitaez erabiltzea
- Eskuen higienea zorroztea
- Behar den distantzia soziala mantentzea
- Gehienez 6 pertsonatara murriztea familia- eta aisialdi-topaketak
- Pilaketak saihestea
Amaia Agirrek azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua da sektore, adin eta ingurune guztietan harreman sozialak murriztea. Egun zehatz hauetan, igandean Santu Guztien Egunean Getxoko hilerrira joango direnen laguntza ere eskatzen dugu. Aste honetan, hilerriaren ordutegia 09:00etatik 20:00etara luzatu dute, bertaratzea mailakatua izan dadin, eta Udaltzaingoak sarbideak antolatu eta edukierak kontrolatuko ditu. Ezinbestekoak dira getxotarren onura kolektiboarekiko lankidetza eta erantzukizun indibiduala, COVIDen kutsatzeari aurre egiteko”.