Onartutako diru-laguntza hurrengo jarduerak bideratzeko da: jakiak eta produktu higienikoak batzea eta bidaltzea, errefuxiatuen kanpamenduetako Hezkuntza Bereziko zentroetan trebakuntza ikastaroa abiaraztea, ekipamenduez hornitzea, arotzeria eta jostun materiala erostea eta bidaltzea, materiala bidaltzeko edukiontzia alokatzea eta adingabeentzako baliabideak eskaintzea. Aurten ezin izan dira saharar adingabeak etorri familia Getxora uda ematera (Oporrak Bakean programa), COVID-19ak eragindako egoera dela eta.
Getxoko Udala 1994tik dago senidetuta Saharagaz eta orduaz geroztik saharar herriarekiko konpromisoa mantentzen duela gogoratu du Udalak, hainbat ekimenaren bitartez, "beti kanpamenduetan bizi diren sahararren bizi-baldintzak hobetzeko, autodeterminazio erreferenduma egitearen zain daudela. Ekarpena udalak Garapen Iraunkorreko Helburuekiko duen konpromisoaren adierazpena ere da”, azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.