Getxoko Udalak, Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek, eta herritarrek osatutako Euskaraldiko Herri Batzordeak online bidez antolatutako prestakuntza tailerrak izango dira. Helburuak, euskaraz mintzatzeko ohiturez hausnartzeko espazioak sortzea eta Euskaraldiaren bigarren edizioak iraungo dituen 15 egunetarako egin nahi diren aldaketetan ahalik eta erosoen sentitzeko tresnak trukatu eta praktikan jartzea dira. Era honetan, azaroaren 20a iristen denean, ahalik eta testuinguru gehienetan, ahalik eta euskara gehien erabiltzeko, ahalik eta erosoen sentitzea da asmoa.
Tailerretan parte hartzeko, aurretiko izena ematea beharrezkoa izango da eta horretarako mezu bat idatzi behar da euskaraldiagetxon@gmail.com-era edo 688 653 042 telefono zenbakira deitu.
Tailerrak
Antolatutako tailerren (online, bat izan ezik) egutegia hurrengoa da:
- Azaroak 3, 13:00etan: Getxoko elkarteei zuzendua.
- Azaroak 3, 13:30ean: Getxoko merkataritza eta enpresei zuzendua.
- Azaroak 4, 9:15ean Getxoko ikastetxeei zuzendua (presentziala).
- Azaroak 5, 17:00etan herritarrentzat.
- Azaroak 10, 17:00etan herritarrentzat.
- Azaroak 11, 17etan herritarrentzat.