Deialdi horri 120.000 euroko aurrekontua esleitu zaio, osasun-egoera dela eta bertan behera geratu diren aurtengo herriko jaien baliabide ekonomikoak erabiliz. Ekimen horren bitartez, Udalak baliabide horiek Getxoko kultur sektorea sustatzeko konpromisoari erantzun gura dio.
Guztira, zortzi ataletan banatuko dira diru-laguntzak:
- Sorkuntza eszenikoa (antzerkia eta dantza).
- Ikus-entzunezko lanak (ikus-entzunezko proiektuak eta zinea).
- Musika-konposizioak.
- Literatura-lanak.
- Ilustrazioa.
- Haur eta gazteentzako hezkuntzako proiektu kulturalak.
- Obra bisualak eta plastikoak.
- Beste sorkuntza diziplina batzuk (aurreko atalen barru ez direnak).
Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Hori amaitu ondoren, aditu-batzorde batek lanak aztertuko ditu eta, handik hiru hilabetera, gutxi gorabehera, hautatutako proiektuak jakinaraziko dira, baldin eta osasun-egoerak ahalbidetzen badu.
Kultura programazioa eta formakuntza
Deialdia hiru motatako diru-laguntza sorta baten barne dago. Gainerako biak laster abiaraziko ditu Kultur Etxeak, eta horien ardatzak programazio kulturalerako proposamenak eta formakuntza eta profesionalizazioa izango dira, hurrenez hurren.