Aurreikusitako Noraezean, argazki-misioa euskal paisaietatik barna izeneko erakusketa, hala ere, azaroaren 5etik 29ra bisitatu ahal izango da. Getxophoto, Irudiaren Nazioarteko Jaialdiagaz elkarlanean, Euskal Herriko hiri-paisaiari buruzko erakusketa da, ez ohizko ikuspuntu batetik. Flaneur digital (Internetetik noraezean dabilen ibiltaria) bihurtuta, Jon Gorospe argazkilariak Getxoko hainbat irudi birfotografiatu ditu, sarean dauden mapa eta kale-izendegitik aterata, Google-en kamerek oraindik gorde ez dituzten bazterrak osatzeko, lurraldeko mapa handitze aldera. Xabier Erkizia soinu-konposatzailearen musika entzun ahal izango da erakusketa ikusteagaz batera.
Musikari lotuta, Erramun Martikoenaren kontzertua momentuz mantentzen da, azaroaren 15ean, domekan, Muxikebarrin, 19:00etan hasita. Sarreraren prezioa 8 eurokoa izango da.
Azkenik, azaroaren 26rako iragarritako, Maddi Ane Txoperena idazle eta bertsolariagaz literatura solasaldia Algortako Kultur Etxean aurrez aurre ezin ez bada egin, online bidez eramango da aurrera. Egizu elkartearen Irakurzaleen Txokoaren barruan, 19.30ean hasiko da eta bertan Ene baita bizi da liburuaz mintzatuko da.