Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza espainiar Estatuan dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Euskaraz zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira, eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea 2021eko otsailaren 19an amaituko da. Abuztuaren bigarren hamabostaldian epaimahaiak bere erabakia jakinaraziko du, eta sariak irailaren lehenengo hamabostaldian emango dira.
Bi sari emango dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, horietako bakoitza 6.000 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1.000 euroko laguntza ere jasoko dute irabazleek. Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www.getxo.eus/ramiropinilla dagoeneko eskura daitezke.
Txiki Baskardo lehiaketa
Eleberri laburren lehiaketaz gainera, Txiki Baskardo Haur Kontakizunen 4. Lehiaketa abian jarriko da, DBHko 1go mailako ikasleen artean literatura sorkuntza sustatzeko helburuagaz. Aurreko urtetan bezala, parte hartzeko bi modalitate egongo dira: ikastetxeen bitartez edo nork bere kabuz. Kasu bietan finalean parte hartuko duten hautagaiak aukeratuko dira. Sari bat izango da hizkuntza bakoitzeko eta irabazleek tableta elektroniko bat jasoko dute. Halaber, finalistei diploma bat emango zaie, eta baita Getxoko edozein liburu-dendatan liburuak erosteko 50 euroko txeke bat. Deialdiko arauak dagoeneko eskura daude udal web orrian: www.getxo.eus/txikibaskardo. Parte hartzeko epea 2021eko apirilaren 23an bukatuko da.