Ordeztutako arbolez gain, Makaleta etorbideko obretan eta Manuel Gainza aparkalekuan udako hilabeteetan landatu ezin izan zirenak landatuko dira. Lehenengo kasuan 53 ale landatuko dira, eta bigarren kasuan 37.
Birjartzearen arrazoiak hainbat dira: denboraleak edo eguraldi txarragaz lotutako faktoreak (bereziki haizeagaz), segurtasunari eta iraganbideari eragiten dietenak zuhaitzak edo adarrak erortzeagatik; bide publikoko ezbeharrak (talkak edo trafiko istripuak); gaixotasunak; zahartasuna; usteltzea, ekintza bandalikoak... Ordezkapen gehienak denboraleek eta ekintza bandalikoek eragindakoak dira.
Hain zuzen ere, lorezaintza eta berdeguneei buruz iaz jasotako 277 abisu, kexa eta iradokizunetatik 186k (%67) zuhaitzekin lotura zuzena zuten; hau da, hirutik bik. Horietatik 121 (%65) iradokizunak izan ziren.