Udalerrian egoitza duen EKI Fundazioak energia elektriko autonomoko iturriak (eguzki-energia fotovoltaikoa, batez ere) ematen dizkie txirotutako herrialdetako hezkuntza-zentroei, osasun-zentroei eta gizarte-intereseko zentroei. Alex Txikon Fundazioaren laguntzaile aktiboa da eta, beraz, ekitaldian bertaratutakoen ekarpenen bidez bildutako dirua eguzki-proiektu berriak garatzeko izango da. Norbaitek joateko interesa izango balu e-mail bat idatzi beharko du info@fundacioneki.org helbidera, izena, abizenak, telefono zenbakia eta NANa jakinaraziz.