Pamela Palenciano ekintzaile feminista eta aktorea da No solo duelen los golpes bakarrizketaren egilea. Lan horretan, bere lehen harremana kontatzen du, urteak igaro ahala indarkeria pairatu zuena. Pieza horrek, umore garratzaren, ironiaren eta dramaren bidez, bat egiten du indarkeria matxisten historia unibertsalagaz eta estereotipoen eraikuntzagaz. Estereotipo horiek desberdintasuna eragiten dute, beste pertsona baten aurkako indarkeria maila guztietan erabiltzea ahalbidetzen duena. Gainera, aktoreak zalantzan jartzen du maitasuna nola esperimentatzen dugun eta tratu txarrak zer diren. “Herritarrak gonbidatzen ditugu Palencianok lehen pertsonan kontatutako lan honetaz gozatzera. Mugimendu feminista, artistiko eta sozialaren erreferentea da Palenciano, eta gure gizartean egunerokotasunean bizi den indarkeria matxista agerian uzteko modu bat jendeari hurbiltzea lortzen du", nabarmendu du Carmen Diaz Berdintasun zinegotziak.
Sarrera doakoa izango da eta Udalaren YouTube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da, zuzenean.