Getxoko Txorimalo gaztetxea "desalojatzeko arriskuan" dagoela iragarri dute

Iker Rincon Moreno 2020ko aza. 9a, 16:24

Txorimlo gaztetxea, artxiboko irudian.

Txorimalo gaztetxeko kideek deitoratu dutenez, Ertzaintza gaztetxera gerturatu da gaur goizean eta bertan zeuden hiru lagun identifikatu ditu. Une horretan, gazteek jakin dute jabeak eraikina saldu gura ei duela eta, hori dela eta, gune autogestionatua desalojatzeko agindua egon daitekeela laster. Hala, gaztetxeko kideek bilera irekia egingo dute bihar, martitzenean, 18:00etan, "datorrenari aurre egiteko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun