Memoriaren Eguna gogoan izan dute Getxon

Erredakzioa 2020ko aza. 10a, 14:53
Elkarretaratze isila egin dute udal-talde denek, PPk izan ezik.

Gaur, azaroaren 10ean, ospatzen den Memoriaren Eguna dela eta, Getxoko EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemoseko udal-ordezkariek elkarretaratze isila egin dute udaletxearen aurrean. “Atzera begiratu, aurrera jarraitzeko” da aurtengo leloa eta, horren bidez, bizikidetza adiskidetua eraikitzeko memoriak duen ahalmen pedagogikoa balioetsi nahi da.

Azken urteotan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak helburu du, kontzentrazioetatik harago, sustatzea memoriaren pedagogia zabaltzen duten ekimenak, elkarrizketa eta hausnarketa sortzen dituzten dinamikak erabiliz. Aurten, COVID-19aren pandemia dela eta, ezin izango dira sortu elkarrizketa eta hausnarketarako aurrez aurreko gune horiek. Hala ere, Gogorak eskuragarri jarri ditu elkarrizketa eta hausnarketa plataforma birtualen bidez sortzeko dituen baliabideak.

Memoriaren Eguna 2020

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun