Urriaren amaieran jazotako ustezko sexu-erasoaren ondorioz Getxoko emakume batek jarritako salaketa ikusita eta Ertzaintzak kasua ikertu bitartean, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak honako hau adierazi du:
- Erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak.
- Elkartasuna adierazi nahi dio erasoa jasan duen emakumeari, bai eta babesa eman ere.
- Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egiten jarraitzea defendatzen du, non emakumeek sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten askatasunez erabaki dezaketen. Azken finean, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko.
Era berean, ustezko erasoa gaitzesteko kontzentrazio-isila egiteko deia egin dute udal-ordezkariek barikurako, azaroaren 13rako, udaletxeko eskaileretan. Hitzordua 12:00etan jarri dute, eta bertan izango da, baita ere, Berdintasun Kontseiluko ordezkaria.