Deialdia egoitza fiskala Getxon daukaten eta getxotarrek burutu, idatzi edo diseinatutako lan artistikoak ekoiztu, landu edo banatzen dituzten pertsona juridikoei zuzenduta dago. Ekimena askotariko proposamenetara zabalik dago, adibidez: antzerkia, dantza, zinea, musika, umorea, haurrentzako ikuskizunak…
Proposamen guztiak Muxikebarri zentroko aretoetan edo Romo Kultur Etxeko areto nagusian programatu ahal izateko diseinatuta egon behar dira eta Kultur Etxeko teknikoek hautatuko dituzte proiektu irabazleak. Aukeratutako proiektuak Getxoko Kultur Etxean zehazten duen agertokian erakutsiko dira 2021ean zehar, egoerak horrela ahalbidetzen badu.
Deialdi horri, gehienez, 100.000 euro esleituko zaizkio, osasun-egoera dela eta bertan behera geratu diren aurtengo herriko jaien baliabide ekonomikoak erabiliz. Ekimen horri buruzko informazio osoa www.getxo.eus/kulturadirulaguntzak estekan eskura dago.
Formakuntzarako laguntzak
Ekimen hori sormen kulturala bultzatu eta sektore artistikoari laguntzeko hiruko programa baten barnean dago eta aurretik abian jarri den sormen kulturalen diru-laguntzen deialdiari gehitzen zaiola. Multzo horren hirugarren deialdia laster zabalduko da eta formakuntza eta profesionalizazioa izango ditu ardatzak.