Ekimen hau zabaltzeko, “Getxon gozatzeko Planak 2021” liburuxka argitaratzeaz gain, ekimena sustatzeko eta hedatzeko kanpaina bat egingo da, besteak beste honakoak bilduko dituena: @GetxoTurismo sare sozialak, web orrialdea, publizitate-euskarriak, eta beste elementu batzuk jende asko biltzen den eremuetan.
2020an, ekimen horren bidez bertako 270 enpresaren eskaintza turistikoa sustatu eta zabaldu zen, honela egituratuta agertzen zelarik: Getxo Kosta, Getxo Monumental-Kulturala, Getxo Aktiboa eta Ongizatea, eta Getxo Enogastronomikoa.
Ekimenean parte har dezake bertakoa den edota Getxon jarduera nagusia duen edozein enpresak eta bisitariei eta turistei zerbitzuak edota esperientziak eskaini ahal dizkietenak, haiek helmugan eduki ohi dituzten beharren ildotik. Atxikimendua doakoa da enpresentzat.
Interesa duten enpresek informazio gehiago eska dezakete mezu bat bidaliz hona: planesgetxo@getxo.eus edo getxoplanak@getxo.eus
Era berean, azaroaren 26an, ekimenaren aurkezpenera joan ahal izango dira, aurrez aurre zein online. Horretarako, eta beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatu ahal izateko, izena eman beharko da mezu bat bidaliz planesgetxo@getxo.eus edo getxoplanak@getxo.eus helbidera, azaroaren 23a baino lehen.