Herritarren elkartasun-keinuak sustatzen jarraitzeko 25.000 euroko laguntza eman dio Getxoko Udalak SolidaridUP proiektuari

Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 13:28

Artxiboko irudia. © SOLIDARIDUP

Zabalketa GKEak abian jarritako SolidaridUP programak Getxoko Udalaren 25.000 euroko diru-laguntza jasoko du, ekimen hori udalerrian sustatzeko. Proiektua bideratuta dago tokiko zein herrialde txirotuetako biztanleriagaz konprometitutako herritarrak sustatzera eta finkatzera, elkartasunezko hainbat ekimenen bitartez.

Ekimen horiek garapen- eta lankidetza-eragileen arteko aliantzan sortu eta garatzen dira, Hegoaldeko pertsonei ahotsa eta protagonismoa emanez, eta udalerrian bizikidetza, estereotipoak ezabatzea eta giza eskubideak betetzea bultzatuz. Udalak bultzatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko lanaren beste adibide bat da ekimena, "Garapen jasangarriko agenda bat eraginkorra izan dadin, gobernuen, sektore pribatuaren eta gizarte zibilaren arteko aliantzak behar direlako. Aliantza inklusibo horiek printzipio eta balioetan, ikuspegi partekatuan eta pertsonei eta planetari lehentasuna ematen dieten objektu komunetan oinarrituta eraikitzen dira, eta beharrezkoak dira mundu, eskualde, nazio eta toki mailan", azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Lan-ildoak

2015etik abian dagoen SolidaridUP proiektuaren lan-ildoak honako hauek dira:

  • Getxoko GGKEek garapenerako lankidetzaren arloan eta sentsibilizazio- eta hezkuntza-arloan egiten duten lana ikusaraztea eta ezagutaraztea, udalerriko saltokien bidez.
  • Ekimen solidario berriak sortzea eta finkatzea, udalerriko herritarrei keinu solidario txikiakaz inplikatzeko eta biztanleria ahularen errealitatea hobeto ezagutzeko aukera emateko. Keinu horiek parte hartzen duten establezimenduetan produktuak edo zerbitzuak ordainduta uztea dira, behar dituzten pertsonentzat.
  • "SolidaridUP" proiektuak udalerri solidarioak eraikitzeko planteatzen dituen estrategiak informatzea, ikusaraztea eta zabaltzea, hainbat materialen, sare sozialen eta "Getxotik Mundutik Getxora" jardunaldiaren bidez abian jarritako ekimen solidarioez baliatuz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun