Getxoko Udalak azaldu du oraindino ez dakitela zein den isurketa horren jatorria, eta jakinarazi du URAk ikerketa zabaldu duela horren harira, erakunde hori baita isurketak ikertzearen eta ibaien ardura duena.
Bitartean, Getxoko Auzokideok elkarteak susmagarri gisa jarri du Fadurako kiroldegia. Izan ere, deitoratu duenez, hildako arrainak Fadura ingurutik aurrera topatu dituzte, ustez, kloratutako ura isuri delakoan.