Baldintzak
Hezkuntzako gastu orokorretarako dirulaguntza eskuratu ahal izango dute honako betekizunak betetzen dituzten herritarrek:
- Getxoko udalerrian erroldatuta egotea 2020ko urtarrilaren 1etik gutxienez. Errolda seme-alaben etxe berean izan behar du.
- Haur hezkuntzako bigarren ziklotik (hiru urte) DBH mailara arte, hau barne, eskolatuta eta 2020ko urtarrilaren 1etik gutxienez Getxon erroldatuta dauden seme-alabak izatea.
- Euren seme-alaben eskolatze egokia bermatzeko, eta era berean irakasleek, ikastetxeetako organoek eta hezkuntza-administrazioek egingo dizkieten eskakizunak beteko dituztelako konpromisoa adieraztea.
- Getxoko Udalagaz eta Ogasunagaz dituzten zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzagaz dituztenak ere.
- Behar besteko baliabide ekonomikorik ez izatea. Familia-unitatearen urteko diru-sarrera guztiak, 2019ean, ez dira 50.400 euro baino gehiago izango (900 euro, 2019ko Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren hileko zenbatekoa, bider 4, bider 14 hileko). Gehieneko muga hori elkarbizitza-unitateko kide kopuruaren arabera haztatuko da:
Pertsona kopurua |
Gehienezko diru sarrerak |
1 |
50.400€ |
2 |
53.053€ |
3 |
56.000€ |
4 |
59.294€ |
5 |
63.000€ |
≥ 6 |
67.200€ |
Eskaera bakarra izapidetu ahal izango da elkarbizitza-unitate bakoitzeko. Familia-unitatea honako hauek osatuko dute:
- Eskatzailearen ezkontidea –non eta ezkontza-deuseztasun, banantze edo dibortziorik izan ez den– edo haregaz izatezko bikote legez bizi dena.
- Seme-alabak, etxebizitza berean bizi badira.
Familia-unitateko zenbatekoak handitu egingo dira 2019. urteagaz alderatuta. Haur edo Lehen Hezkuntzan seme-alaba bakoitzeko zenbatekoa 60 eurotik 75 eurora igoko da eta Bigarren Hezkuntzan 100 eurotik 125 eurora. Bizikidetza-unitate bakoitzeko eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 250 eurotik 350 eurora igoko da.
Eskabideak aurkezteko epea behar bezala iragarriko da eta 15 egun natural izango dira, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, diru laguntzen datu base nazionalaren bidez, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Eskaera epez kanpo aurkezten bada, ez da onartuko.