Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko 30.000 euro banatuko ditu Udalak

Erredakzioa 2020ko aza. 26a, 09:24

Emakumeen parte-hartzea eremu guztietan sustatzen eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko programak eta proiektuak garatzen laguntzen dituzten hainbat elkarteren artean 30.000 euro banatuko ditu Getxoko Udalak.

Getxoko emakumeen elkarteen ohiko jarduera funtzionatzeko edo mantentzeko dirulaguntzaren lehen ildoaren barruan hurrengoek jasoko dute laguntza:

  • Gizatiar elkartea, 6.544 euro.
  • Eskuz Esku entitatea, 5.046 euro.
  • Mujeres con voz elkartea, 3.409 euro.

Bestalde, berdintasuna sustatzen duten proiektuei zuzendutako bigarren ildoa horrela egongo da banatuta:

  • Amesten elkartea, 2.983 euro.
  • Mujeres con voz elkartea, 2.983 euro.
  • Aisibizia elkartea, 2.860 euro.
  • Bidea Eginez elkartea, 2.772 euro.
  • E-civis elkartea, 1.800 euro.
  • Gizatiarri elkartea, 1.600 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun