— Iker Rincon (@irincon_) November 28, 2020
Desalojo eta erasoen aurrean, "okupazioa sortu, lagundu eta babesteko" aldarri egin zuten zapatuan, hilaren 28an, Algortan Uribe Kostako 300 lagunetik gorak. Besteak beste, Danontzat, Itzubaltzeta III, Kalezulo eta Txorimalo gaztetxeak izan zituzten gogoan, baita herriz herri martxan jarritako gune autogestionatu denak ere. "Jai daukate, edozein erasoren aurrean, berriro altxatuko gara. Antolatzen jarraituko dugu", aldarrikatu zuten Uribe Kostako okupazio mugimenduko kideek.
— Iker Rincon (@irincon_) November 28, 2020
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!