Getxo Rugbyko Neskak, Ohorezko B Mailara

Iker Rincon Moreno 2020ko aza. 30a, 09:36
Getxo Rugbyko Neskak, artxiboko irudian. © GETXO RUGBY TALDEA

Getxoztarrek Toledoko taldea menderatu zuten atzo, domekan, 22-0 markagailua lortuta. Hala, mailaz igotzeko txartela berretsi du Neskak taldeak, igoera-txapelketan nagusi izan ondoren.

Joan den denboraldian Euskadiko txapelketa irabazi zuen Getxoko Neskak taldeak, baina jokalariek ezin izan zituzten igoerako partiduak jokatu, COVID-19a dela eta. Hala, iragan berri den aste-akabuan Toledon izan den igoera-txapelketara itxaron behar izan dute Ohorezko B mailara igotzeko eskubidea defendatzeko, baita hura eskuratzeko ere, GEIEG (10-5), Pinguinas Burgos (32-5) eta Toledokoak (22-9) garaitu ondoren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun