Aurrekontuaren diseinua, COVID-19ak eragindako egoera aldakorra eta zalantzazkoa dela eta, Giza Garapen Iraunkorreko irizpideek markatzen dute (gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-agendak kontuan hartuta, eta genero-ikuspegia zeharka barne hartuta). Eta gainerako administrazio publikoekin lankidetzan, birusaren hedapenaren aurkako borroka lehenetsiko da, inor atzean gera ez dadin; oinarrizko zerbitzuen mantentze-lanak babestuko dira eta, beharrezkoa izanez gero, premiazko antolaketa-neurriak hartuko dira.
Agenda sozialean honako hauek lehenesten dira: gizarte-zerbitzuak, etxebizitza, zahartze aktiboa, kirola eta kultura-proiektuak. Agenda ekonomikoan: HAPO berria onartzea, udaleko Modernizazio Teknologikorako Plana gauzatzea eta udalerriko sare ekonomikoari laguntzea. Ingurumen-agendan: hondakinen kudeaketa, jasangarritasun energetikoa eta hiri-mugikortasun iraunkorreko plana gauzatzea. Dirulaguntzei dagokienez, irizpide orokorra da horiek mantentzea eta babestea, bereziki udalerriko gizarte- eta elkarte-sarearen ohiko jarduerari eustera bideratutakoak. Hala ere, ez dira hornituko urteko lehen lauhilekoan kalean ekitaldiak egiten laguntzera bideratutakoak, pandemiaren aurkako borrokan osasun-prebentzioko neurriak laguntzeko helburuaz.
Aurrekontu hedakorra: 2020koa baino %2,88 handiagoa
Amaia Agirre alkateak (EAJ) eta Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak (PSE-EE) bat egin dute honako hau adieraztean: "Getxoko 2021eko Udal Aurrekontu Orokorra hedakorra izango da, 2020. urtekoa baino %2,88 handiagoa. Pertsonek landu eta pentsatutako aurrekontua da. Gure gastu arrunta beharrizan sozial, ekonomiko eta Pandemia hedatzearen aurkako borrokarako egokitzea eta bideratzea lortu dugu: Udal Egoitzaren aurrekontua %10,4 igoko da, 5.527.000 euroaino; 520.000 euro gehiago pertsonal sanitarioaren eta garbiketaren errefortzuak eta une oro beharrezkoak diren NBE neurri guztiak bermatzeko.
Gizarte-kohesioaren arloak (Gizarte-Zerbitzuak eta Esku-hartze Soziokomunitarioa) 2020an baino 600.000 euro gehiago izango ditu, ia 10 milioi euro. Ekonomia Sustatzeko Zerbitzuak bere zerbitzuak berriz bideratu ditu, sektore ekonomikoari premiazko laguntza emateko. Era berean, inbertsio-ahalegina areagotzen dugu, eta ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorrak diren inbertsioetan jartzen dugu arreta. Gutxienez, 9,3 milioi euro inbertituko ditugu: 1,5 milioi euro Getxok sortzen dituen hondakinak murriztera joango dira, konpostaje-, biolehortze- eta bioegonkortze-instalazio berrien bidez; aurrekontu parte-hartzaileetako 700.000 euro bidegorrien sarerako eta bizikleta elektrikoaren aldeko apustu irmoetarako erabiliko dira. Baina, era berean, 423.000 euro erabiliko ditugu ikastola eta ikastetxe publikoetan hobetzeko ekintzetarako, eta milioi bat Thinking Fadurarekin lotutako birgaitze-ekintzetarako; beste milioi bat etxebizitzarako udal-lurrak urbanizatzeko inbertsioetarako, eta energia-eraginkortasunarekin eta uraren kudeaketarekin, oinezkoen irisgarritasunarekin eta abarrekin dugun konpromisoari eutsiko diogu”.
Ignacio Uriarte Kontu-hartzailetza, Diruzaintza, Langileria eta Antolaketako zinegotziak azpimarratu duenez, “aurrekontu hauek prestatzean, arloka, Pandemia egoerari hobeto erantzuteko erabil zitezkeen zerbitzuak identifikatu ditugu, eraginkortasunik ezak murriztea lortu nahi izan dugu, udal-langileei ahalegin handiagoa eskatu diegu, eta garrantzitsua denean jarri dugu arreta, hau da, zerbitzu bakoitzaren helburu nagusiari erantzuteko, eta emaitza ona izan da. Gaur, Pandemiaren ondorioz sortutako behar berriei irmo erantzuten dieten aurrekontuak aurkeztu ditugu, eta, aldi berean, udal-tasak eta zergak izoztu ditugu. Udal honek aurrerapauso garrantzitsua eman du zerbitzu publikoaren eraginkortasuna hobetzeko. Gastu arruntaren ratioa, Udalaren gastu osoarekin alderatuta, %94,5 zen 2020an, eta %89,56 izango da 2021ean”.
Udal Gobernuak uste du Foru Aldundiarekin itundutako zergen bilketaren bilakaerak, erabateko konfinamenduan mantentzen ziren aurreikuspenak baino handiagoak izan arren, eraginkortasuna hobetzeko aipatutako ahalegin horrekin batera, inbertsioei laguntzeko behar adinako Soberakina izatea ahalbidetuko duela. Hala ere, 6.000.000 eurorainoko maileguak hartzeko aukera aurreikusi da, egungo zorraren saldoa Aurrekontu Orokorraren %5ekoa dela aprobetxatuz. Aurreko ekitaldietan, Etxebizitzako eragiketak finantzatu dira, hala nola Itzubaltzeta/Romoko 40 zuzkidura-bizitokiak edo Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioa, Iturribarri 2an 149 etxebizitza eraikitzeko, alokairu sozialekoak eta alokairuko babes ofizialekoak.
Era berean, Udalak Soberakin hori dauka. Soberakin hori zehatz-mehatz kuantifikatuko da 2020ko ekitaldia itxi ondoren; horrekin batera, aurrekontuan zehaztu gabeko 400.000 eurodauzka, pandemiaren ondorioz sor daitezkeen aparteko beharrei erantzun ahal izateko.
Zenbakiak
2021 2020
- Udala…………..…………………………….81.995.154 €.……………..……..……….79.524.330 €
- Getxo Kirolak………………………………..9.416.729 €..….………..………..………8.899.503 €
- Kultur Etxea….……………………………..7.851.105 €...……..……………..………8.651.409 €
- Udal Zahar-Egoitza...…………………….5.526.707 € ……………..……….....……5.006.274 €
- Musika Eskola…….……………………..…2.993.143 € …………………………..……2.794.141 €
- Kirol Portua……..….………………………….385.200 €……………………….……..…...380.350 €
- Punta Begoña Fundazioa………………….110.000 €…………………………………………0 €
GUZTIRA: 108.278.038 € 105.256.007 €
Kontzeptuen arabera, banaketa orokorra hau izango da:
Zertarako:
- Langileria…………………………..……………………………………....……..40.668.560 €
- Ondasun arruntak eta zerbitzuak ..………………………………..……..50.063.583 €
- Inbertsio errealak..………………………………………………………………..9.333.321 €
- Subentzioak….………………………………………………………………………5.790.533 €
- Aktiboak, pasiboak eta finantza-gastuak ..……………………………….2.010.039 €
- Kreditu Orokorra……………………………………………………………………..412.002 €
Jatorriak:
- Zuzeneko zergak…………………………………………………………..…..23.660.000 €
- Zeharkako zergak………..………………………………………………….…..1.460.000 €
- Tasak eta bestelako diru-sarrerak.……………………..……………..…21.249.342 €
- Transferentzia arruntak……………………………………………………….53.185.470 €
- Ondareko diru-sarrerak………………………………………………………….…446.818 €
- Inbertsio errealak besterentzea…….……………………………………....1.870.721 €
- Kapital transferentziak….……………………………………………………...….192.500 €
- Finantza-aktiboak…..………………………………………………………………..224.587 €
- Finantza-pasiboak…………………………………………………………………….600.000 €
Inbertsio batzuk
Inbertsioen kapituluak 9,3 milioi euro inguru jasoko du. 2021erako partaidetzako aurrekontuen prozesua integratzen da, eta horretan milioi bat euroko lehentasuna ematen zien jarduketa hauei:
- Bizikleta publiko elektrikoa alokatzea eta aparkaleku segurua, bizikleta eta MPI (Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak) pribatuak kargatzeko guneekin….…400.000 €
- Bidegorrien sarea handitzea...……………………………………………………….……….300.000 €
- Erreformak Villamonteko Kultur Aretoan………………………………………………….155.200 €
- Santa Anako haur parkea berritzea…………....……………………….…….…………….48.000 €
- Txakurren aisiarako eremuak……………………………………………………….………….12.000 €
Nahiz eta berez inbertsioak ez izan, Partaidetzako Aurrekontuetatik eratorritako beste bi ekintza ere landuko dira: tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina (60.000 euro) eta adinekoek nahi ez duten bakardadearen aurkako baliabideen katalogoa (22.000 euro).
Jarduketa horiei beste inbertsio batzuk gehitu behar zaizkie:
- Hondakinak murriztera, konpostaje-, biolehortze- eta bioegonkortze-instalazio berriak…………………………………………………………...1.000.000 €
- Thinking Fadura prozesuaren barruko birgaitze-ekintzak (antzinako garagardotegia)…………………………………………..814.940 €
- Etxebizitzarako udal lurren urbanizazioa ………………………….……………………1.000.000 €
- Bide publikoan: Azpiegiturak eta urbanizazioa (asfaltatzea, espaloiak, parkeen urbanizazioa, Urkijo Basoko mazela egonkortzea, etab.), estolderia eta ur-hornidura…………………….……………………………..……………………………………..2.295.912 €
- Argiteria……………………………………………………………………………………………….432.000 €
- Jarduketak Ikastetxe Publikoetan…………………………………………………………….423.500 €
- Getxo Txukunetik ateratako jarduketak……………………………………………………200.000 €